Makina-erreminta sektoreko diru-sarrerak % 3,2 jaitsi dira

Makina-erremintaren eta fabrikazio teknologien sektorearen fakturazioak % 3,2ko atzerakada izan zuen iaz. Jaitsiera hau aurreikuspenekin bat dator, AFM makina-erremintako fabrikatzaileen espainiar elkartearen datuen arabera.

Antxon López Usoz erakundeko presidenteak adierazi zuenez, datuak onartzeko modukoak dira, bereziki sektoreak eta Errusia eta Brasil bezalako esportazioko merkatu nagusietako batzuek pairatu dituzten zailtasunak kontuan izanda.

“Ziurgabetasuna nagusi zen urtean eustea lortu dugula esan dezakegu, azken urteotan munta handiko eskariak ekartzen zizkiguten merkatuetako askok desegontasuna eragin duten tentsio larriak pairatu baitituzte. Halaxe gertatu da Errusian, eta neurri txikiago batean Brasilen”, ziurtatu zuen.

AFMren ordezkariak merkatuen susperraldia eta honek salmentei ekarri dien egonkortasuna nabarmendu zituen. Horren adibide garbiak ditugu AEB, berriro indarrez hazten hasi dena, eta Erresuma Batua, Italia eta Portugal bezalako Europako zenbait herrialde.

Kanpoko salmentak ere jaitsi egin ziren 2014an, ekitaldi horretako esportazioek % 7,4 behera egin baitzuten, bereziki deformazio-segmentuaren bilakaera negatiboaren ondorioz, % 24,9ko atzeraldia izan baitzuen.
Gainerako azpisektoreek ere kopuru txikiagoak lortu dituzte, salbu eta makina bereziek, hauen esportazioak % 14 gehitu baitira.

Iturria:Euskadinnova

http://www.euskadinnova.net/eu/enpresa-eraldaketa/albisteak/senerrek-eguzki-instalazio-termikoa-eraikiko-hego-afrikan/12922.aspx

Sener eta Acciona eraikuntza eta ingeniaritza konpainiak, Hego Afrikako Kathu hirian 100 megawatteko eguzki-instalazio termikoa garatzeko kontratuaren esleipena lortu duen partzuergoko kideak dira.

GDF SUEZ buru duen proiektu hau Hego Afrikan energia berriztagarriak garatzeko programari atxikita dago, eta 500 milioi eurotik gorako inbertsioa erakarriko duela aurreikusi da.

Inatalazioak 100 MWeko potentzia izango du, kaptadore zilindroparabolikoen teknologiaz baliatuko da -Senerrek diseinatu eta patentatutako sistema aurreratuaz, zehazkiago esanda-, eta 4,5 orduko biltegiratze termikoa egiteko gaitasuna izango du gatz urtuen erabilpenari esker.

Northern Cape eskualdeko Kathu herrian finkatuko den zentrala erabiltzeko moduan izango da 2018an, eta 80 etxebizitza elektrizitatez hornitzeko ahalmena izango du.

Kontratuan aurreikusi denez, Sener eta Acciona instalazio osoaren ingeniaritzaz, eraikuntzaz eta abian jartzeaz arduratuko dira. Gainera, eraikuntza-partzuergoa tokian tokiko hornitzaileen laguntzaz baliatuko da, proiektu honek konpromiso sendoa hartua baitu bertako komunitatearekin.

Iturria: Euskadinnova

Jardunaldi batek hizkuntza-teknologien potentzialtasuna aztertuko du

Hizkuntz-teknologiek Fabrikazio Aurreratuan eta Euskadiren garapen ekonomikorako estrategikotzat jotzen diren gainerako sektoreetan izan dezaketen aplikagarritasun eta erabilpenari buruzko lehenengo jardunaldia maiatzaren 21ean egingo da, Gipuzkoako Teknologia Parkean.

Hizkuntz Teknologiak: aukera berriak Euskadiko enpresen I+G estrategientzat espezializazio adimendunean’ izenburuko ekitaldi hau Langune Euskal Herriko Hizkuntz Industrien Elkarteak eta IK4-Vicomtech zentro teknologikoak antolatu dute.

Topaketa honetan, lehendabiziko aldiz, hizkuntz teknologiek euskal enpresa-ehunaren giltzarrizko esparruetan izan ditzaketen aplikazio-bideak arakatuko dira, Fabrikazio Aurreratua, energia, osasuna edota turismoa barne hartuta.

Jardunaldiaren programaren bitartez, sinergiak sortu eta proiektu berrien diseinua bultzatu nahi dira, eta horretarako, adituek eskainitako hitzaldiekin batera, hainbat lan-saio ere antolatuko dira trukea sustatu eta elkarreragina errazteko asmoz.

 

Iturria: Euskadinnova